'Euskal Herria lau haizetara' dinamika aurkezteko bilera eginen dute ortzegunean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 21a

2025ean Gure Eskuk ikurrina handi bat paratu zuen Larhunen.

Gure Eskuk 'Euskal Herria lau haizetara' ekimena paratu du martxan eta herritarrekin hainbat bilkura eginen dituzte. Tartean Bortzirietako herritarrekin bilduko dira ortzegunean. 

Bileren bidez gaur egungo testuinguru politikoaren irakurketa eta Gure Eskuk aurtengo eta heldu den urterako esku artean dituen dinamiken berri eman nahi dio gizarteari. 

Helburua Euskal Herriko eskualde guztietara joatea da, eta horren baitan antolatu dute Bortzirietako hitzordua ere. Beran izanen da bilera, ortzegunean, urriaren 21an, 19:00etan Beralandetan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun