Igantziko Baratzondo Elkarteak Gernikara irteera antolatu du urriaren 27rako

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 21a

Baratzondo elkartekoak hasiak dira udazkeneko ekitaldiekin. Urriko azken astelehenean Gernikako feriara joatekoak dira. Argazkia duela urte batzutako hitzaldi batekoa da.

Igantziko Baratzondo Jubilatu Elkarteak oraingoan ere irteera baten berri eman digu. Urriaren 27an Gernikara joatekoak dira. Urriko azken astelehenean 08:00etan herritik autobusez aterako dira eta, bidean geldialdi ttiki bat egin ondotik, Gernikara 10:30 aldera ailegatzeko asmoa dute. Artisau eta abere feria bisitatzeko denbora izanen dute 14:30 inguru arte. Ondotik, Lezika jatetxean indarrak berretuko dituzte bazkari eder batekin. Arratsaldez, 17:30 aldera abiatuko dira berriz ere herri aldera eta, eguraldi ederra badago, Zarautzen geldialditxo bat egiteko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun