Bere azken lana aurkeztuko du Fernando Mikelarena historialariak asteazkenean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 20a

Fernando Mikelarena Peña historialari beratarrak 'Ideología identitaria de los vencedores. Eladio Esparza, Diario de Navarra y el navarrismo foralcatólico' liburua aurkeztuko du asteazkenean Beran. Aurkezpena Beralandetan izanen da, asteazkenean, 19:00etan gaztelaniaz. 

Liburua Eladio Esparzaren rolari buruzkoa da. Diario de Navarra egunkariko zuzendariordea izan zen 1930 eta 1952 bitartean, egunkari bereko kolaboratzailea 1910 eta 1923 bitartean eta 1929 eta 1930 bitartean, garaileen ideologia identitarioa zen nabarrismo foralkatolikoaren teoriko nagusia, nazionalkatolizismo frankista Nafarroara egokitu zuena. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun