Zarauzko hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea eginen dute bihar Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 17a

Gizonezko batek emakumezko bat hil zuen asteazken arratsaldean Zarauzko etxebizitza batean. Erailketa hori salatzeko, Berako Goldatz talde feministak karrikara ateratzeko deia egin du eta larunbatean, urriaren 18an, eginen dute elkarretaratzea. Mukixu zubian elkartuko dira 20:00etan 'Erasorik ez erantzunik gabe' lelopean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun