2025eko DNAk Nafarroan duen presentzia indartu eta bere eragin artistikoa handitu du

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 17a

Aurtengo DNA programan parte hartu duten artistetako batzul astelehenean Burlatan egindako itxiera ekitaldian.

Egoitzek (tartean Led Silhouette taldeak Lesakako Harriondoa kultur etxean egindakoak), lankidetzak eta aukera kultural berriek markatu dute 2025eko edizioa

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusiak eta Baluarte Fundazioak antolatutako Nafarroako Dantza Garaikidearen 2025 Programak itxiera jardunaldi batekin eman dio amaiera aurtengo edizioari, joan den astelehenean Burlatako Kultur Etxean. Topaketak konpainiak, kultur kudeatzaileak eta erakundeetako ordezkariak bildu ditu, eta maiatza eta iraila bitartean garatutako egoitza artistikoen balantzea egiteko balio izan du. Itxiera ekitaldi horretan izan ziren Lesakako Led Silhouette dantza konpainiako Martxel Rodriguez eta Jon Lopez.

Izan ere, lau izan dira 2025 honetan DNA programan garatu diren egoitza artistikoak. Bakoitzak lau asteko iraupena izan du maiatzetik irailera bitartean.

Led Silhouette konpainiaren 'Ultimatum'.

Led Silhouette konpainiaren Ultimatum izeneko proposamena abuztuaren 4tik 31ra garatu zen Lesakako Harriondoa kultur etxean. Egoitzak antzinako mundu baten gainbeheraren eta mundu berri baten sortze geldo eta zalantzagarriaren arteko trantsizioa aztertzen du, zainketen, afektuen eta aldaketa bilaketaren bidez.

Lesakako dantza konpainiarenarekin batera, Ane Saguesen eta Paula Puchalten Mi carrera proiektua garatu dute abuztuan eta irailean Zizur Nagusian; Olatz Larunberen Etena ez dena Altsasun irailaren 1etik 26ra eta Carmen Larrazen Dinamo Danza konpainiaren Alto voltaje maiatzean eta ekainean Ribaforadan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun