Herri zaintzaile bat eraikitzeko bidean lehen hitzordua izanen dute urriaren 17an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 16a

Zaintzaren inguruan iritzia ematera eta beharrak adieraztera daude lesakar guztiak ortzirale arratsaldean Beheko Plazan.

Nolako zaintza nahi dugu Lesakan? galderari erantzun asmoz, Herri zaintzaile bat eraikitzen goiburupean Lesakako Udala, Nafarroako Gobernuarekin batera, prestatzen ari den egitasmoaren barrenean, Zaintzak karrikan! elkarretaratzea eginen dute urriaren 17an, ortziralean 18:00etatik 20:00etara Beheko Plazan. Herritar guztiak gonbidatuak daude, zaintzaren inguruan bere iritzia ematera eta bere beharrak adieraztera. Mokaduak eta musika ere izanen da.

Zaintza jardunaldiak urriaren 25ean

Urriko azken larunbatean, urriaren 25ean, 10:00etatik 13:30era Zaintza Jardunaldiak antolatu ditu Lesakako Udalak. «Esperientziak partekatzeko eta gure zaintza eredua eraikitzeko» hitzaldiak izanen dituzte herriko etxeko pleno aretoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun