Kanporaketako hurrenkeraren arabera, Eltsoko Ainhoa Iraizoz eta Iraizozko Josetxo Barberena, Antsoaingo Irune Biurrun eta Arraiozko Daniel Saldias, Mendaroko Uxue Ansorregi eta Arostegiko Julen Kañamares, Iruritako Leire Arraztoa eta Arraiozko Xabier Urrutia eta Iruñeko Uxue Rodriguez eta Elkarteko Iosu Huarte ariko dira final absolutuan.
21 urtez beheitiko txapelketa ere izanen dira eskualdeko arpanlariak: Eider Urrutia eta Julen Urrutia, Arraiozko anaia-arrebak. Beraiekin batera, Enara Agirre eta Unai Fernandez, Elur Martiartu eta Urko Larunbe, Maider Ruz eta Joritz Biurrun, Irune Bikuña eta Haitz Mariezkurrena eta Nahiane Ijurko eta Izei Ijurko lehiatuko dira. Metroko enborrean hamar epai egin beharko dituzte.
Antsoaingo Herri Kirol Taldeak ere erakustaldia eskainiko du.