Kantu Zaharren Eguna larunbatean ospatuko dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 16a

Iaz bezala, kantuak eta bertsoak izanen dituzte urriaren 18an Koxkontan ospatuko duten Kantu Zaharren Eguneko bazkarian.

Joan den urteko arrakastaren ondotik, aurten ere Kantu Zaharren Eguna antolatu du kantuzale talde batek, Lesakako Udalaren laguntzarekin. Urriaren 18an eginen dute ospakizuna. 

Egitarauari dagokionez, urriaren 18an, larunbatean 11:00 aldera zahar etxea bisitatuz hasiko dute eguna. 12:00etan kalejira eginen dute Plaza Zaharretik Koxkontara eta 14:00etan bazkaria izanen dute. Musika eta bertso kontuetarako Jalisco, Beñat Mitxelena, Angel Mariezkurrena, Frantzisko Santxotena, Manolo Arozena eta Juan Mari Lopez izanen dituzte. Menuan, frijituak, entsalada mistoa, zapoa parrillan, oilaskoa parrilan patatekin, torradak (torrijak) natillarekin, kafea era kopa izanen dute. Ilunabarrean, berriz, pintxoak emanen dituzte, Santxotenak alaituta.

Iaz 155 lagun bildu ziren Lesakako Kantu Zaharren Eguneko bazkarian eta programatutakoez gain, irrintzi lehiaketa, Goitarrak, Fraindarrak eta bertze kantuak aditzeko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun