'Mattalingo alaba' errezitaldi musikatua eginen dute larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 16a

Mikel Etxaburu idazlearen izen bereko liburuan oinarrituta, errezitaldi musikatua eginen dute larunbatean Beran. 

Literaturaz eta musikaz gozatzeko aukera izanen dute larunbatean Berako Kultur Etxera hurbiltzen direnek. Mattalingo alaba errezitaldi musikatua eginen dute Mikel Etxaburuk, Nerea Zuloagak, Irina Alvarezek eta Jon Gardokik. 

Mikel Etxaburu idazlearen Mattalingo alaba liburuan oinarrituta dago errezitaldia. Liburuak Saturrarango kartzelan giltzapetuta egon ziren emakumeak oroitu eta aldarrikatzen ditu. 

Emanaldia 19:00etan izanen da eta sarrera debalde izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun