Gurasoen akonpainamendu taldeetan izena emateko epea urriaren 31ra arte zabalik Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 15a

Erroa elkarteko Estitxu Fernandez Maritxalar lesakarrak gidatuko ditu bilerak eta taldeak.

Gurasoei laguntza emateko asmoarekin, gurasoen akonpainamendu taldeak antolatzeko asmoa dute Lesakako Udalak eta Erroa elkarteak eta horretan interesa duten gurasoek izena emateko epea urriaren 31n bukatuko da. Azaroaren 11n hasita, ikasturtea bukatu arte, hilabetean behin eginen dituzte, astearte arratsaldetan herriko etxeko batzar aretoan.

Azaroaren 11n hasita, hilabetean behin, astearte arratsaldetan eginen dituzte

Lehen taldea, 0 eta 12 hilabete arteko haurren gurasoei zuzendua, 16:30etik 18:00etara elkartuko da eta bigarren taldea, urtebetetik goitik haurren gurasoei zuzendua, 18:00etatik 19:30era. Datei dagokienez, azaroaren 11n, abenduaren 9an, urtarrilaren 13an, otsailaren 3an, martxoaren 10ean, apirilaren 14an, maiatzaren 12an eta ekainaren 2an eginen dituzte saioak. Erroa elkarteko Estitxu Fernandez Maritxalar lesakarrak gidatuko ditu bilerak eta taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun