Bigarren postua lortu du Ane Elzaurdia beratarrak Donostiako Hiru Hondartzetako Krosean

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 13a

Ane Elzaurdia ezkerrean proba ondorengo sari banaketan.

Atzo goizean jokatu zuten Donostian Hiru Hondartzetako Krosa. 35. edizioa izan zen atzokoa, eta bigarren postua lortu zuten Ane Elzaurdia beratarrak. 

Denboraldi bikaina osatzen ari da Elzaurdia, horren erakusgarri atzo lortutako bigarren postua. Ondarreta, Kontxa eta Zurriola hondartzak gurutzatu zituzten lasterkalariek hamar kilometroko ibilbidean, eta 37 minutu eta hemezortzi segundo eman zituen Elzaurdiak horretan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun