160 lagun bildu ziren larunbatean Mutiloan Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioa aditzera. Sei bertsolari aritu ziren kantuan: Jabi Lezaun Landa, Idoia Granizo Uribarrena, Sarai Robles Vitas, Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi beratarra eta Julio Soto Ezkurdia. Gaiak ematen Iratxe Legarra Nuin aritu zen.
Ariketa puntuagarriak jokatuta, Julio Sotorentzat izan zen lehen postua, eta hala, azaroaren 8an, Leitzan jokatuko den saioan kantari ariko da gorritiarra. Gainontzeko bortz bertsolariek lehen fasea bukatu arte itxaron beharko dute finalaurrekoetarako txartela lortuko duten ala ez jakiteko.
Horrela gelditu zen saioko sailkapena:
- Julio Soto Ezkurdia: 353
- Sarai Robles Vitas: 338,5
- Ekhiñe Zapiain Arlegi: 329,5
- Jabi Lezaun Landa: 309
- Idoia Granizo Uribarrena: 291 6.
- Beñat Astiz Isasi: 285,5
Lehen bi saioak jokatuta, dagoeneko finalaurrekotarako txartela lortu dute Eneko Lazkozek eta Julio Sotok. Hurrenez hurren Agoitzen azaroaren 1ean, eta Leitzan azaroaren 8an ariko dira. Puntuazioari begira, hauxe da lehen bi saioak jokatuta sailkapena:
| Sailkapena | Bertsolaria | Puntuazioa |
| 1 | Eneko Lazkoz Martinez | 357,5 |
| 2 | Julio Soto Ezkurdia | 353 |
| 3 | Sarai Robles Vitas | 338,5 |
| 4 | Ekhiñe Zapiain Arlegi | 329,5 |
| 5 | Saats Karasatorre Martinez | 328,5 |
| 6 | Jabi Lezaun Landa | 309 |
| 7 | Eki Mateorena Zozaia | 301,5 |
| 8 | Egoitz Gorosterrazu Elizagoien | 293,5 |
| 9 | Idoia Granizo Uribarrena | 291 |
| 10 | Urko Gartzia Aleman | 287 |
| 11 | Beñat Astiz Isasi | 285 |
| 12 | Aitor Irastortza Arrizurieta | 283 |
Heldu den larunbatean izanen du txapelketak hirugarren geldialdia, kasu horretan Iruritan. Gizarte Bilgunean izanen da saioa 17:00etan. Bertan kantuan ariko dira Amaia Elizagoien baztandarra, Endika Legarra, Josu Sanjurjo lesakarra, Julen Zelaieta eta Patxi Castillo beratarrak eta Xabat Illarregi Marzol leitzarra. Gaia jartzaile lanetan Ainhoa Larretxea ariko da.
