Bertze behin ere, boluntarioena izan da otorduaren ardura: Ehiztariek ehizatutako jakia paratu dute, sukaldariek prestatu dute otordua eta Sarobe okindegiaren kargu izan dira ogia eta postrea. Gainerako gastu guztiak elkarteak ordaindu ditu.
Eguna hainbat laguni aitortza egiteko aprobetxatu dute. Mahaia apaintzeko erabilitako Zu loradendako sortak banatu dizkiete hainbat lagunei. Hemen loreak hartu dituztenen zerrenda: Gaixotasun gogor bati aurre egiten ari den langile bat; familia egoera zaila pasatzen ari den, baina hala ere otordua prestatzen lagundu duen boluntario bat; urteak berriki bete dituen egoiliar bat; Berako mediku berria; egoitzako langile nekaezin bat eta sukaldeburua.
Egoitzaren izenean, «mila esker guztiei eta jarraitu dezagun gure adinekoekin momentu goxo eta alaiak pasatzen».