Establezimenduak irekiko dituzte elkarteko hainbat kidek eta deskontuak izanen dira horietako batzuetan. Musika ere izanen da 12:00etan Agerran, Altzaten eta Kanttonberrin.
Azken egunetan bonuak banatu dituzte Larun Haizpeko kideek eta, bihar, bonu horiekin pintxo bat hartzeko aukera izanen dute elkarteko ostatuetan.
Eguna borobiltzeko, 20:30ean kontzertua izanen da Uraldea karrikan.