Bortzirietako emakumeen* batzorde irekia eginen dute urriaren 14an Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 10a

Asteartean eginen dute Etxalarren Bortzirietako emakumeen* batzorde irekiaren bilkura. Hitzordua 18:00etan izanen da Pello Apezetxea kulturgunean

Urtean bitan egiten dituzte batzorde irekiak eta Bortzirietako Berdintasun Zerbitzuak Bortzirietako emakumeak*, neska* gazteak eta mugimendu feministako kideak animatu ditu batzordera. Bertan, berdintasun zerbitzuaren planaren jarraipena eginen dute, eta ekintza espezifikoen garapenaren berri ere emanen dute. 

Bilerari buruzko informazioa eta gai zerrenda hartu nahi dutenek aski dute berdintasuna@bortziriakberd.eus helbidera idaztea edo 722 69 30 78 zenbakira deitzea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun