Parte hartzaileek Iamotenetik Lizuniagako kaskora arteko bidea osatu beharko dute lasterketa, denera 4,9 kilometroko bidea. 17:00etan aterako dira lasterkariak eta 14 urtetik gorakoek hartzen ahalko dute parte. 150 lasterkariko muga ezarri dute antolatzaileek.
Izena emateko bi bide izanen dira. Eguna baino lehen egin nahi dutenek online egiten ahal dute hemen edota guretxokoa.lizuniaga@gmail.com helbidera edo 626 30 94 38 zenbakira idatzita. Zortzi euro ordaindu beharko dituzte. Egunean berean egin nahi dutenek, berriz, 12 euro ordaindi beharko dituzte.
Helduen lasterketaren aitzinetik, azken urteetan bezala 14 urtetik beherako haurren txanda izanen da. 15:30ean hasita jokatuko dituzte haurren lasterketak.