Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2025

Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioa jokatuko dute larunbatean Mutiloan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 10a

Larunbatean jokatuko dute Mutiloan Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen faseko bigarren saioa. Sei bertsolari ariko dira kantuan, tartean Ekhiñe Zapiain beratarra. 

Mutiloako Kultur Etxean jokatuko dute saioa 17:30ean eta sei bertsolari ariko dira kantuan: Beñat Astiz Isasi, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Idoia Granizo Uribarrena, Jabi Lezaun Landa, Julio Soto Ezkurdia eta Sarai Robles Vitas. Gaiak ematen Iratxe Legarra Nuin ariko da. 

Saiorako eta txapelketa osoko saioetarako sarrerak dagoeneko eskuragarri daude eta hemen erosi daitezke. 

Larunbatekoaren ondotik, txapelketak hirugarren saioa eskualdean izanen da, urriaren 18an, Iruritako Gizarte Bilgunean 17:00etan. TTIPI-TTAPAk saio horretarako bi sarrera bikoitz zozketatuko ditu, eta horretarako aski da TTIPI TXARTELA izan eta hemen sartzea. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun