Berako Manttale Mendi Lasterketa Taldeak gaztetxoekin entrenamenduak antolatu ditu

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 9a

Gaztetxoak lasterka egitera animatzeko, 11 urtetik gorako lasterkarientzat entrenamenduak antolatu ditu Manttalek Beran. 

Lau entrenamendu izanen dira denera, eta horietan lehendabizikoa ortzirale honetan, urriaren 10ean, eginen dute. Hitzordua Berako kiroldegian paratu dute eta 17:30ean hasi eta 19:00etan bukatuko da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun