Errepublika garaian beren ideien alde jo eta ke aritu ziren irakasleen irudia berreskuratu nahi du Andereño antzezlanak.
Hala dio lanaren sinopsiak: Emakume horiek askatasunez eta ilusioz egin zuten lan, hezkuntzarako eskubideak gizarte hobe bat eraikitzen lagunduko zigulakoan. Beren bokazio sendoari esker, guztientzako moduko eskolen alde borrokatu zuten, metodologia berritzaileekin, giza elkartasunaren idealean oinarrituta.Horregatik, herriko irakasle ausart bat izanen da gure antzezlaneko protagonista. Andereño honek, irakasteaz gain, ikasleengan sinesten du. Gerrak errotik zapuztuko du maitasunez eta mimoz eraikitako proiektu hezitzailea.Ondorioz, gure protagonistak ikasleekin batera egin beharko du alde, beren etorkizuna salbatu ahal izateko itxaropenarekin.