Bortzeguna ospatuko dute larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 8a

Joan den urtean Etxalarren ospatu zuten lehen aldiz Bortzeguna. Aurten, Lesakak hartuko dio txanda.

Joan den urtean Etxalarren egindako lehen ospakizunaren ondotik, Bor-Bor Bortzirietako Euskaltzaleen Mugimenduak Bortzeguna antolatu du urriaren 11n, oraingoan Lesakan, Solasa euskararen asnasa goiburupean. Bortzirietako euskaltzaleak «giro onean eta alaitasunean, elkar ezagutzan sakonduz, euskaratik eta euskaraz» biltzeko helburua izanen du aurten ere bestak.

Urriaren 11ko egitaraua

Urriaren 11n, larunbatean 11:00etan Bortzirietako argazki-murala eginen dute, Landazelaietan. Segidan, kalejira-manifestazioa Landazelaietatik plazara, Bortzirietako erraldoi eta musikari taldeek girotua. 12:30ean ekitaldi nagusia Plaza zaharrean. Ondotik, bazkaria bitarte, musika izanen da herrian. 14:00etan bazkaria Plaza Zaharrean (euria eginen balu frontoian). Bazkarirako txartelak eskuratzeko epea urriaren 5ean bukatu zen. Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 10 euro (12 urte artekoentzat, haurren menu berezia). Bazkalondoan, bingo berezia. 18:00etan Jeiki Hadi mutxiko taldearekin dantzaldia plazan (euriarekin frontoian). 19:30ean Moltzoko Txaranga. 22:00etan Iratzar erromeria plazan (euria eginen balu frontoian). Bazkalondotik hasita, arratsaldean zehar, haurrentzako txokoa izanen da. Ilunabarrean, berriz, afalordurako Tantirutalo.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun