Berako Kalbario errekaren lurpeko ubidearen konponketa lanen bigarren fasea bukatu du Sasoi eraikuntza enpresak. 210.00 euroko kostua izan dute lanek, horietatik 189.000 euro Nafarroako Gobernuak ordaindu ditu, eta bertze 12.000 euro udalak paratu ditu.
2022ko urtarrileko euri jasek Kalbario errekaren lurpeko ubidearen buxadura eragin zuten Plaza Zaharrean zulo handi bat sortuz eta kalte handiak eraginez. Egoeraren larria kontuan izanda, gobernuak foru lege baten bidez 500.000 euro inguruko kostua zuten lanak egin zituen.
Orain lurpeko ubidearen bigarren zatia moldatu dute, Lorenzobaita etxeko azpiko garbitokitik Zia errekaren bokaleraino. Lanen helburua Plaza Zaharrean izandako buxadura berriz ez gertatzea da. Ubidea ez dute guztiz berritu, langileek ubidean sartuta egin dituzte hormigoiztatze eta moldatze lanak: hormigoizko zoladura jarri dute ibilbide osoan, urak higatutako paretak eta harlauzak konpondu dituzte eta ubideko kontrol eta mantentze lanak egiteko hiru erregistro berri egin dituzte. Horien bidez, ubidera sartu eta lan egiteko manera erraztu eta hobetu dute. Gainera, saneamenduko ur isuri eta ihes batzuk ere moldatu dituzte.
Lanen bi faseetan, denera 700.00 euroko inbertsioa egin dute Kalbario errekaren ubidea moldatzeko.