Udazkeneko Kultur Egunak borobiltzeko, urriaren 24an, Franck Dolosorren Gernika Batailoia liburuaren aurkezpena eginen dute Pello Apezetxea Kulturgunean, ortziralean 19:00etan.
Dozenaka lagun elkartu ziren larunbatean Etxalarko pilotalekuan, Etxalarko Udazkeneko Kultur Egunak abiatzeko antolatu zen zen bertso-pilota jaialdiaz gozatzera. Mikel Goñi eta Aranguren, Urmenetaren eta Ladis Galartzaren aurka aritu ziren eta partidak ikusmina piztu zuen. 22-16 gailendu ziren azken Urmeneta eta Galartza. Laguntzaile lanak egin zituzten Unai Gaztelumendi eta Maddi Ane Txoperena bertsolariek. Goñiren eta Galartzaren kamisetak eta bi otordu ere zozketatu zituzten.
Udazkeneko Kultur Egunak borobiltzeko, urriaren 24an, Franck Dolosorren Gernika Batailoia liburuaren aurkezpena eginen dute Pello Apezetxea Kulturgunean, ortziralean 19:00etan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.