Azkaine eta Lesakaren arteko parekatze eguna ospatu dute

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 6a

Maddi Ane Txoperena eta Haira Aizpurua bertsolariek girotu zuten Azkaineko ikastolak antolatutako bazkaria, Aritz Bidegain gai emailea zutela.

Urriko lehen larunbatean ospatu dute Azkaine eta Lesakaren arteko parekatze edo senidetza eguna. Larunbat goiz eguzkitsuan Lesakatik Azkainera joan ziren zenbait mendizale. Azkaineko plazan, Azkaineko eta Lesakako ekoizleen merkatua egin zuten, Kornelio Kantuzeko musikariak izan ziren merkatuan eta Azkaineko ikastolak antolatutako bazkaria egin zuten, Maddi Ane Txoperena eta Haira Aizpurua bertsolarien parte hartzearekin. Aritz Bidegain izan zuten gai emaile (argazkian). Arratsaldean eguraldia petraldu zen, baina pilota, dantza saioa eta bertso poteoa izan zuten, Josu Txoperenarekin eta Oier Urreiztirekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun