Edoskitze tailerra izanen dute ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 7a

Lesakako Osasun Zentroaren eskutik, ikasturte berrian ere titia ematearen inguruko tailerrak egiten hasiak dira. Elixabete Lameirinhas eta Anne Karrikaburu pediatriako erizainek zuzenduko dituzte saioak eta urriaren 9an, ortzegunean, eginen dute bigarrena.

Urriaren 9an, ortzegunean 12:00etatik 13:30era eginen dute saioa Lesakako Udalaren erabilera anitzeko gelan (Koskontako Bidea 7, 2.). Hurrengo tailerra azaroaren 14an eginen dute, ordu eta leku berean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun