Lesakako San Fermin elkartearen eguna ospatuko dute urriaren 26an

Ttipi-Ttapa 2025eko urriaren 3a

Aurten ere aurreskua dantzatuko zaie 85 eta 90 urte bete dituzten San Fermin elkarteko bazkideei.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak urriaren 26an ospatuko du bere eguna, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin antolatutako ospakizunean. Aurten ere 85 eta 90 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte eta bazkaria izanen dute jubilatuen jatetxean. Bazkariaren prezioa 35 eurokoa da eta txartelak urriaren 14ra arte eskura daitezke jubilatuen ostatuan.

85 eta 90 urtekoak omenduko dituzte eta jubilatuen jatetxean eginen den bazkarirako txartelak hilaren 14ra arte eskura daitezke

Urriko azken igandeko egitarauari dagokionez, 13:00etan Aurreskua dantzatu eta oroigarriak emanen zaizkie Alondegian aurten 85 eta 90 urte bete dituzten kideei. 14:00etan bazkaria izanen dute jubilatuen jatetxean honako menu honekin: foie montaditoa ahuntz gaztarekin, ganboiak baratxuriarekin, txanpinoiak plantxan eta gero, aukeran, aratxe azpizuna ardo beltz saltsan edo bildotsa plantxan edo legatza marinel erara edo zapoa saltsa berdean, postrerako pasteltxo-sorta, dena, edariekin eta kafearekin bustia. 16:30ean dantzaldia eta txapelketetako sari banaketa eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun