Bortzirietako Euskara Mankomunitatea eta Altxata kultur eta kirol elkarteak elkarlanean Etxalarko Udazkeneko Kultur Egunak antolatu dituzte. Urriaren 4an, larunbatean 19:00etan bertso pilota jaialdia eginen dute frontoian. Mikel Goñi eta Apezetxea, Urmeneta eta Ladis Galartzaren aurka arituko dira, Unai Gaztelumendi eta Maddi Ane Txoperenaren bertsoek lagunduta. Hainbat sariren zozketa eginen dituzte partida jokatu bitartean.
Etxalarko Udazkeneko Kultur Egunak borobiltzeko, urriaren 24an, Franck Dolosorrek Gernika Batailoia liburua aurkeztuko du Pello Apezetxea Kulturgunean 19:00etan.