Hurrengo urratsa oinarrizko dokumentu hori aurkeztea eta osatzea izanen da, batik bat proposatu diren ekintzak zein eragilek eramanen dituen aitzinera erabakitzea. Horretarako mankomunitateak herritar eta eragileekin bertze saio bat eginen du urriaren 4an, larunbatarekin, Igantziko Baratzondo elkartean, 10:00-14:00 bitarte, tartean kafetxorako tartea hartuta.
Saioa irekia izanen da Bortzirietako herritar eta eragileentzat, prozesuaren lehen zatian parte hartu dutenentzat nahiz interesa izaten ahal duten guzientzat. Horretarako izena eman behar da (www.bortziriak.eus). Ekarpenak bildu ondotik, mankomunitateko Batzorde Erabakitzaileak plana aztertuko du eta ontzat eman. 2026ko ekintza plana eta aurrekontua prestatuko dituzte gero.