Organo kontzertu ederra eman du Juan de la Rubiak Berako elizan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 30a

Juan de la Rubiak kontzertu ederra eman zuen ortziralean Berako elizako organoarekin.

Organo musika Nafarroan zikloaren barrenean Juan de la Rubia organistak kontzertu ederra eman zuen ortzirale arratsaldean Berako San Esteban elizan. Jesus Guridi Bidaola musikariak idatziriko Hamar Euskal doinu pieza interpretatu zuen organistak. Guridik orkestra sinfonikoarentzako sorturiko obra da, eta de la Rubiak organora egokitu zuen 2018an. Pieza horretaz gain, bertze hainbat euskal doinuren inprobisazioek osatu zuten kontzertua. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun