Haurrentzako ipuin kontaketa saioa izanen dute urriaren 2an Berako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 30a

Jaione Urtasunek 'Pika pika eta ipuin kilimadunak' saioa eskainiko du ortzegun arratsaldean Berako liburutegian.

Ortzegunean 17:00etan hasiko da Jaione Urtasunen ‘Pika pika eta ipuin kilimadunak’ saioa.

Jaione Urtasunen eskutik Pika pika eta ipuin kilimadunak haurrentzako ipuin kontaketa saioa izanen dute urriaren 2an, ortzegunean 17:00etan hasita, Berako herri liburutegian. Lau urtetik goitiko neska-mutikoei zuzendutako emanaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun