Txartelak urriaren 3ra arte, ortziralera arte, eskura daitezke jubilatuen ostatuan
Urriaren 8an, heldu den asteazkenean 08:00etan abiatuko da autobusa. Santo Domingo de la Calzada herrian bisita gidatua izanen dute. Ondotik, David Moreno upeltegian, ardoa dastatzeko aukera emanen duen bisita eta bazkaria izanen dute. Menuari dagokionez, odolki errea piperrekin izanen dute hasteko; lehen platerak, aukeran, patatak errioxar erara edo barazki menestra eta bigarren platerak, aukeran, arkume saiheskiak xirmendutan erreak edo bakailaoa errioxar erara. Denek etxeko postrea, ardoa, ura, kafea, uxuala eta ardo gozoa izanen dute menuan sartua. Arratsaldean Najera (Naiara) bisitatuko dute, Lesakara bueltatu aitzinetik.