Ipar Martxa irteera antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak urriaren 4rako

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 30a

Hainbat ikastaro egin ondotik, berriz ere ipar martxa irteera antolatu du Lesakako San Fermin elkarteak.

Urriko lehen larunbatean 11:00etatik 12:30era eginen dute irteera eta txartelak urriaren 2ra bitarte eskura daitezke.

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak, Lesakako Udalaren eta Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Ipar Martxa irteera antolatu du urriaren 4an, larunbatean 11:00etatik 12:30era. Irteeraren prezioa 5 eurokoa izanen da (10 euro elkarteko bazkide ez direnentzat) eta txartelak jubilatuen ostatuan erosteko azken eguna urriaren 2, ortzeguna, izanen da.

San Fermin elkartean geldituko dira ibiltariak eta oinetako eta arropa erosoak, motxila eta ipar martxako makilak eraman behar direla jakinarazi dute. Dena den, makilak utziko zaizkio ez duenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun