Urriaren 30ean, ortzegunean 20:00etan izanen da hitzordua Kasinoan. Bertan ordaindu beharko den 28 euroko menuan, arrain zopa edo entsalada, legatza edo ajoarrieroa edo txuleta, postrea eta kafea izanen dute, ardoarekin, urarekin edo sagardoarekin bustia. Izena emateko 618 96 30 11 whatsapp zenbakira idatzi behar da, izen-abizenak emanez eta menuko lehenengo eta bigarren platerak aukeratuz.