[ARGAZKIAK] Futbol inklusibo topaketa egin dute Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 29a

Futbol Inklusibo topaketa egin zuten igande goizean Beran. 60 gazte inguruk, desgaitasunen bat dutenak eta desgaitasunik gabekoak, parte hartu dute. Gipuzkoako Federazioko entrenatzaileek gidatu dute entrenamendua, Gure Txokoa taldeko entrenatzaile talde batek lagunduta. Bikain pasa zuten goiza eta denek aunitz ikasi zuten. Gure Txokoa elkarteak eskerrak eman nahi izan dizkio Gipuzkoako Federazioari «aukera hau emateagatik, baita lanean aritu diren boluntario guztiei ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun