Ekizak kontzertua emanen du igande eguerdian Larungo kaiolan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 26a

Asteburu honetan, kultur espazio bihurtuko da berriz Larungo kaiola. Ekizak kontzertua emanen du igandean.

Jurgi Ekiza musikariak Argitzala diskoa atera berria du, eta hori aurkezteko kontzertu bira egiten ari da Euskal Herrian barna. Asteburu honetan, igandean, 12:00etan Larhungo kaskoan ariko da, Larungo kaiolan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun