Nafarroako arpana txapelketa mistoaren kanporaketa jokatuko dute irailaren 27an Igantzin

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 25a

Lehendik ere jokatuak dituzte Igantzin arpana mistoko txapelketak. Larunbatean Nafarroako kanporaketa jokatuko da. Finalerako bortz txartelen bila lehiatuko dira hamalau bikote.

Hamalau bikote ariko dira lehian larunbatean, urriaren 18an Antsoainen jokatuko den finalerako bortz txartelen bila.

Nafarroako arpana txapelketa mistoaren kanporaketa jokatuko dute Igantziko frontoian irailaren 27an, iraileko azken larunbatean, 18:00etan, herriko besten barrenean. Hamalau bikote ariko dira (28 arpanlarietatik 9 eskualdekoak izanen dira), urriaren 18an Antsoainen jokatuko den finalerako bortz txartelen bila. Kanporaketan, etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar korte egin beharko dizkiote eta finalean, berriz, 15 korte.

 

14 bikotek hartuko dute parte:
  • Uxue Ansorregi (Mendaro) – Julen Kañamares (Arostegi)
  • Irune Biurrun (Antsoain) – Daniel Saldias (Arraioz)
  • Leire Arraztoa (Irurita) – Xabier Urrutia (Arraioz)
  • Unai Bertiz (Sunbilla) – Esti Gastearena (Sunbilla)
  • Maria Iraizoz (Eltso) – Jon Etxeberria (Iraizotz)
  • Ainhoa Iraizoz (Eltso) – Josetxo Barberena (Iraizotz)
  • Miren Eizmendi (Arraitz) – Oier Aizkorbe (Berriozar)
  • Uxue Rodriguez (Iruñea) – Iosu Huarte (Elkarte)
  • Nerea Huarte (Elkarte) – Lur Gil (Elkarte)
  • Aurkene Aroca (Berriozar) – Raul Zelaieta (Barañain)
  • Maider Erize (Osakar) – Odei Larunbe (Iruñea)
  • Nerea Sarratea (Almandoz) – Jon Irigoien (Aniz)
  • Saioa Dendarieta (Irurita) – Xabier Mitxelena (Irurita)
  • Orein Mondragon (Zenotz) – Maika Iraizoz (Zenotz)

Txapelketa absolutuko finalarekin batera 21 urtez azpikoen txapelketa ere jokatuko da Antsoainen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun