Urriaren 11ko egitaraua
Urriaren 11n, larunbatean 11:00etan Bortzirietako argazki-murala einen dute, Landazelaietan. Segidan, kalejira-manifestazioa Landazelaietatik plazara, Bortzirietako erraldoi eta musikari taldeek girotua. 12:30ean ekitaldi nagusia Plaza zaharrean. Ondotik, bazkaria bitarte, musika izanen da herrian. 14:00etan bazkaria Plaza Zaharrean (euria eginen balu frontoian). Bazkariko txartelak urriaren 5a arte salgai egonen dira (Arantzan Pabloenean, Etxalarko herriko ostatuan, Beran Purienean, Igantzin estankoan, eta Lesakan Arranon eta Izarra okindegian). Helduek 20 euro ordaindu beharko dute eta haurrek 10 euro (12 urte artekoentzat, haurren menu berezia). Bazkalondoan, bingo berezia. 18:00etan Jeiki Hadi muxiko taldearekin dantzaldia plazan (euriarekin frontoian). 19:30ean Moltzoko Txaranga. 22:00etan Iratzar erromeria plazan (euria eginen balu frontoian). Bazkalondotik hasita, arratsaldean zehar, haurrentzako txokoa izanen da. Ilunabarrean, berriz, afalordurako Tantirutalo.