Larunbat goizean itxiko dute Agiñako errepidea eta 12:30ean abiatuko da lehen parte-hartzailea
Hogeita bigarren edizioa beteko du aurten Agiñako errepidean egiten den probak eta ohi bezala, gidariek lau txanda egin beharko dituzte Agiñako errepidean goiti eta beheiti, 9,3 kilometroko ibilbidean (37,2 kilometro guztira). Iraileko azken larunbat goizean, 11:30ean itxiko dute errepidea eta 12:30ean abiatuko da lehen parte-hartzailea. Sari banaketa arratsaldean eginen dute plazan.