Sallestarrekin senidetza sendotzeko mendi itzulia antolatu dute igandean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 24a

2021ean senidetu zen Bera Frantziako Akitania Berriko Salles herriarekin eta geroztik behin baino gehiagotan elkartu dira bi herrietako lagunak. Igande honetan Beran izanen dira sallestarrak eta elkarrekin mendira joateko hitzordua paratu dute. 

Irteera igandean eginen dute irailaren 28an, 10:30ean Eltzaurdia bentan. Horretarako, 10:15ean elkartuko dira Berako suhiltzaileen parkean. Ondotik, elkarrekin bazkalduko dute Ibardinen, eta horretarako izena eman beharko da 666 13 00 45 zenbakira idatzita. Sallestik hogei laguneko taldea joanen da Berara. 

Ziburuko Jakintza Elkarteko lagunenekin eginen dute mendi itzulia. Ibardingo Erentzuko parajearen inguruan Betizuen Bidean eginiko  ibilbidearen berri emanen dute ziburutarrek, bertan dauden aztarna historikoei buruzko azalpenak emanez: trikuharriak, gotorlekuak, harrobia, … Azalpenak frantsesez izanen dira eta euskarazko lapurpena eginen dute aldiro. 

Hau da mendizaleek osatuko duten itzulia: 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun