Mikele Urrozek 'Mendia' bakarrizketa taularatuko du larunbatean Beran

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 24a

Nafarroako Antzoki Sarearen Sendaberri programak antolatuta, Mikele Urroz Zabalzak 'Mendia' bakarrizketa taularatuko larunbatean, hilaren 27an, Beran. 

Talka baten inguruko eta mendiarekiko maitasunari buruzko bakarrizketa formadun pieza eszenikoa da Mendia lana. Mendiari uko egin zion alpinista batek, mendira itzultzera behartuta ikusiko du bere burua, senide baten errautsak botatzeko- Espedizio horretan, ahantziak zituen bere nortasunaren hainbat alderdirekin talka eginen du. 

Emanaldia 19:00etan izanen da Berako Kultur Etxean euskaraz eta sarrerak dagoeneko salgai daude hemen sei euroren truke. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun