Jesus Guridi Bidaola musikariak idatziriko Hamar Euskal doinu pieza interpretatuko du organistak ortziralean Beran. Guridik orkestra sinfonikoarentzako sorturiko obra da, eta de la Rubiak organora egokitu zuen 2018an.
Pieza horretaz gain, bertze hainbat euskal doinuren inprobisazioek osatuko dute kontzertua.
Emanaldirako ez da sarrerarik beharko, aski izanen da elizara agertzea.