Urriaren 4an eta 5ean abiatuko dira jubilatuen elkartean eta izena emateko epea irailaren 26ra arte zabalik dago
Txapelketak urriaren 4an eta 5ean hasiko dira. Larunbatero mus jardunaldia jokatuko dute meza ondotik eta igandetan partxis jardunaldia, 18:00etan.
Txapelketaren funtzionamendua ligaxka moduan izanen da eta partida gehien irabazten duena izanen da txapelduna. Izena emateko epea irailaren 26an bukatuko da. Apuntatzeko telefono hauetako batera deitu: Axun Iribarren (629 05 85 98); Ignacio Goienetxe (650 41 36 73); Tere Taberna (609 54 97 12).
Buruilaren 7an Elorriora joan ziren
Bertze aldetik, hasiak dira Baratzondo Elkartekoak udazkeneko martxan. Buruilaren 7an Elorrion izan ziren azoka eta herria bisitatzen. Eguna bertan pasatu ondotik, igerilekuetan egindako otorduarekin bukatu zuten eguna.