Proba bukaeran sailkapenik ez zen egon, baina hainbat sari zozketatu zituzten. Horien artean, Katea Bikek emandako bizikleta Imanol Apeztegiarentzat izan zen.
Proba egiteko hainbat elkarteren eta norbanakoren laguntza izan du Gure Txokoak eta horiek denak eskertu nahi izan ditu: Berako Udala, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitatea, Martiko, Katea Bike, Helmuga, Sastrako kirol zerbitzuak, Lesakako Udal kiroldegia, Larun Haizpe, BIOK, Urkila, Alco, Errandonea frutak eta barazkiak, Kiribil, Lacturale, Alea, Rural Kutxa eta Garmendi TX.
Egunean berean lanean aritutako boluntarioen laguntza ere eskertu du elkarteak.