Mikel Urtxegi eta Urtzi Loiarte garaile Igantziko frontenis txapelketan

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 22a

Mikel Urtxegi eta Urtzi Loiarte txapeldun eta Lander Etxenike eta Aimar Zamora txapeldunorde, Igantziko frontenis txapelketan.

Larunbat eguerdian jokatutako finalean 30-23 irabazi zieten Lander Etxenikeri eta Aimar Zamorari.

Igantziko besten aitzineko asteburuan hainbat ekitaldi izan zituzten eta horien artean, Igantziko frontenis txapelketako finalak jokatu zituzten. Helduen kategorian, Mikel Urtxegik eta Urtzi Loiartek beraien beteranotasuna nabarmendu zuten eta 30-23 irabazi zieten Lander Etxenike eta Aimar Zamora gazteei.

Gaztetxoen finalean, berriz, Nahia Almandozek eta Urko Telletxeak 22-17 irabazi zieten Iraia Petrikorenari eta Danel Urtxegiri.

Telletxea eta Almandoz txapeldun eta Petrikorena eta Urtxegi txapeldunorde, gaztetxoen mailan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun