[ARGAZKIAK] 135 lagun bildu zituen Lesakako Arrano elkartearen bazkariak

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 22a

Goizean mendi buelta egin zuten Agiñara oinez eta bizikletaz eta ‘Ekitaldi Artifiziala’ antzerkia ere izan zuten Harriondoan atarian.

Lesakako Arrano elkartearen eguna, giro ederrean ospatu dute irailaren 20an, egitarau zabalarekin. Larunbat goiz sargorian, mendi buelta egin zuten Agiñara, oinez eta bizikletaz. Agiñan gosaldu ondotik, berriz ere herrira bueltan, Ekitaldi Artifiziala karrika antzerki berezia izan zuten Harriondoa atarian. Inteligentzia Artifiziala "lagun", dantza parekidea, Maddi Ane Txoperena eta Kattin Madariagaren bertsoak eta giro ederra izan zuten. Txistularien laguntzarekin karrikaz karrika ibili ondorik, Etxalarko asau egileen eskutik bazkaria izan zuten eta 135 lagun elkartu ziren. Bazkalondoan bingo musikatua (zenbakien ordez, euskal musika taldeen kantuen izenburuak asmatu behar izan zuten txarteletan) eta Garazi Migeltorenak kantatu zituen lerroa eta bingoa. Elutxa txarangarekin herrian barrena abiatu ziren, baina ekaitz bortitza lehertu eta aterpeetan babesa topatu behar izan zuten, besta bukatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun