Etxalarren bertsolaritza ikastaroan izena emateko epea zabalik

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 19a

Etxahun Azkarraga bertsolari etxalartarra, 2020ko Bardoak txapelketan kantari.

Zortzi eta hamahiru urte arteko neska-mutikoei zuzendua, irailaren 26ra arte egin daiteke

Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta, 8-13 urte bitartekoek bertsolaritza ikastaroa egiteko aukera izanen dute Etxalarren, Iharrian (ordutegiak zehazteke). Izena emateko epea irailaren 26ra arte izanen da (948 14 37 47 edo nafarroa.transmisioa@bertsozale.eus helbidean). Ikasturteko prezioa 80 eurokoa izanen da eta matrikularekin kamiseta opari hartuko dute. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun