Non?
Etxean, ordenagailua, kontsola... hobe leku komun batean.
Noiz?
Errespetatu lo orduak, harremanak, ikasketak, bertzelako jolasak...
Zer?
Sarbideak, edukiak, jolasak... neska edo mutil bakoitzaren adin eta garapen mailarako egokiak izan daitezela.
Nola?
Norberaren pribatutasuna eta intimitatea zaindu. Norberaren datuak, informazioak eta irudiak babestu.
Errespetuz
Beti eskatu baimena etiketatzeko eta irudiak eta informazioak pasatzeko. Kontuan hartu norekin partekatzen diren.
Zenbat?
Haiekin bizi, ez haientzat. Adostu zenbat denbora erabili.
Zertarako?
Pantailak eta Internet helburu zehatzekin erabili, ez asperduraz.
Alternatibak
Aisialdirako bertze aukerak proposatu, familiarekin partekatu jarduerak.
Erabilera desegokia
Solas egin ikusmenean izan ditzakeen ondorioez, isolamenduaz, sedentarismoaz, arreta galtzeaz...
Beti
Solas egin, aditu, galdetu eta laguntza eskatu. Etxean ematen dugun ereduaz hausnartu.