Juan de la Rubiak eskainiko du kontzertua datorren ortziralean, 19:30ean, San Esteban elizan
Hain zuzen, Beran izanen da zikloaren lehen kontzertua, irailaren 26an, heldu den ortziralean 19:30ean, San Esteban elizan Juan de la Rubiak eskainiko duen emanaldiarekin. 2018an, Donostiako Musika Hamabostaldiak Juan de la Rubiari eskatu zion Guridiren Diez melodías vascas organorako transkribatzea, errepertorio sinfonikoaren eta organoaren arteko kidetasuna azpimarratuz. Baina euskal musika herrikoia ez da hor gelditzen: XX. mendearen azken laurdeneko kantautoreen goraldiak gaur egun memoria kolektiboaren parte diren kantuak ekarri zituen. Horri buruzkoa izanen da kontzertuaren bigarren zatia, non doinu horiek bizia hartuko duten musikari valentziarrak organoarekin egindako inprobisazioan: ustekabeko soinu-koktel zirraragarria.