Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du, Uda Ikastaroen barne eta Harriondoan eginen dute
Uda Ikastaro hau bi egunetan eginen da. Ikastaroari hasiera emateko, ortzirale arratsaldean hitzaldi bat eskainiko da, galderak egiteko aukerarekin, eta segidan, 0 eta 6 adin tarteari buruzko aurkezpenak eginen dituzte. Aurkezpen horiek laburragoak izanen dira, eta bukaeran, mahai ingurua eginen da hizlariekin; bertan, hizlariek ez ezik, bertaratutakoek ere parte hartzeko aukera izanen dute. Bigarren egunak, larunbatak, 6 eta 16 urte bitarteko tartea hartuko du, eta bortz hitzaldik osatuko dute, aztergai den gaiaren hainbat alderdi jorratzeko. Bukatzeko, 2024ko azken ikasturtean abian paratu diren bi lanen aurkezpen ttiki bana eginen dute.