Palestina

Palestinako genozidioaren kontra agertu dira Lesakako Irain eskolan ere

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 19a

Lesakako Irain eskola publikoko ikasle, irakasle, langile eta gurasoak, 'Stop Genozidioa' dioen pankartarekin.

Palestinako genozidioa salatzeko eta gelditzea eskatzeko elkarretaratzea egin dute Lesakako Irain eskola publikoan ere. Beraien elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan diote, une zail hauetan, Palestinako herriari, ‘Ibaitik Itsasora’ ekimenarekin bat eginez.

 

«Gure hezkuntza proiektuan funtsezkoak diren balioak, giza eskubideekiko errespetua, justizia soziala eta elkarbizitza, ezinbertzean lotzen gaituzte Palestinan gertatzen ari den genozidioarekin», adierazi dute Irain eskolak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun