Bigarren enkantearen ondotik, Etxalarko Udalak ia 65.000 euro hartuko ditu aurten Usategietako ehiza postu guztiak salduta

Ttipi-Ttapa 2025eko irailaren 18a

Iarmendiko uso postuen bigarren enkantea egin zuten asteartean Etxalarren. Sesta emateko epean, 1., 12., 14., 17., 18., 20., eta 21. postuen prezioak seiren batean hobetu zituzten eta, beraz, lehen enkantearen emaitza 2.608 eurotan hobetua gelditu da azkenean. Ikusi beheko taulan nola gelditu den postu bakoitzaren azken emaitza.

Postu guztiak salduak

64.401,33 eurokoa da enkantearen azken emaitza. Kontuak horrela, iazko emaitza (47.911 €) hobetzea lortu dute aurten baina 2004ko markatik urrun gelditu da (gogoratu behar da 2004an 81.875 euro bildu zirela).

 

ETXALARKO USATEGIETAKO EHIZA POSTUEN ENKANTEA 2025
Postuak -
Hasierako tasazioa Postuen azken emaitza
1. postua - 1.112,00 1.307,33
2. postua - 1.112,00 1.112,00
3. postua - 2.673,00 8.173,00
4. postua - 2.083,00 2.083,00
5. postua - 2.673,00 2.673,00
6. postua - 2.083,00 2.083,00
7. postua - 2.673,00 2.673,00
8. postua - 3.953,00 6.753,00
9. postua - 2.696,00 2.696,00
10. postua - 2.696,00 5.596,00
11. postua - 3.953,00 7.553,00
12. postua - 2.000,00 4.443,33
13. postua - 1.761,00 1.761,00
14. postua - 1.112,00 1.297,33
15. postua - 1.112,00 1.112,00
16. postua - 433,00 433,00
17. postua - 433,00 505,17
18. postua - 433,00 505,17
19. postua - 1.112,00 1.622,00
20. postua - 2.000,00 5.891,67
21. postua - 2.000,00 4.128,33
    40.103,00 64.401,33
Esleitutako postuen prezioei gastu orokorrak (% 2,5) eta BEZa (% 21) gehitu behar zaizkie

Goiko taulan ageri diren kopuruak ez dira, alabaina, erosleek ordainduko duten zenbateko osoa. Izan ere, oinarrizko prezio horiei gehitu behar zaie, kasu guztietan, bertze bi kontzeptu: % 2,5 gastu orokorrengatik eta % 21 BEZarengatik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun